Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
12 txirrindulari izanen dira Juan Martinez Oliverren esanetan, Espainiako pistako bizikleta selekzioarekin Europako txapelketetan parte hartuko dutenak. Txapelketa Apeldoornen (Holanda) izango da ostiral honetatik ignldera arte eta tartean Hodei Mazkiaran izango da.Txirrindulari altsasuarrak orain dela bi aste Palman ospatutako Espainiako txapelketetan 2 domina lortu zituen eta hango egonaldia aprobetxatu zuen, beste korrikalariekin batera, asteburuko txapelketak prestatzeko. Palmakoa garrantzi handiko topaketa izan zen, heldu den urteko Londreseko joko olinpikoetarako puntuagarri izan baitzen.Mazkiaranek asteburu honetan 3 probatan hartuko du parte, abiadurakoan, taldekako abiadurakoan eta keirineanAltsasuarrarekin batera, Leire Olaberriz, Ana Usabiaga eta Juan Peralta euskaldunak izango dira garaipenen bat lortu nahian.