Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Antzerki Talde Amateurren Federazioak bilkura egin du Tafallan. 13 taldek parte hartu zuten, besteak beste, Altsasuko Tarima Beltza taldeak. Federazioak lehen urtearen balorazio ona egin zuen. Batez ere, antzerki talde afizionatuak ezagunagoak direla azpimarratu zen. Bestalde, Nafarroako Gobernuak egindako murrizketen ondorioengatik arduratuta azaldu ziren, antzerki ziklo batzuk arriskuan jarri ditzakeelako. Aurrera begira, Nafarroako Gobernuarekin harremanetan jartzea adostu zuten antzerki zikloak bultzatzeko. Aho batez, Estatuko EscenAmateur elkartean sartzea erabaki zuten. Azkenik, Antzerkiaren Eguna ospatzeko data ezarri zuten. Lehen edizioa 2012ko martxoaren 25ean izanen da, Iruñean.