Sunsundeguin Nafarroako Gobernuaren erantzunaren zain

Guaixe 2011ko urriaren 20a

Sindikatuek ez dute jakinarazpenik jaso gobernuaren aldetikGaur Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko eledunak jakinarazi digunez, iganderako esan beharko du Nafarroako Gobernuak Sunsundegui erostea erabaki duen edo ez. "Hitzarmenean jasoa dagoena da lastailaren 23rako erosketa asmoaren berri eman behar duela Gobernuak. Baiezkoa bada, enpresa erosteko asmoa badu, azaroaren erdialdera arte du gobernuak enpresa erosteko".Hartzen den erabakia hartuta departamentuko eledunak azaldu digu kudeatzaileari eta enpresa batzordeari jakinaraziko zaiola, "zer egin behar den jakiteko".Lourdes Goikoetxea kontseilariak bere garaian hiru aukera aurreikusten zituela jakinarazi zion enpresa batzordeari. Bata, enpresa egungo kudeatzailearekin segitzea. Bestea, inbertsore bati saltzea eta, azkena, langileek kooperatiba sortzea.Langileek gaur egun azken aukera hori ez dute bideragarria ikusten. Goikoetxeak, bestalde, Nafarroako Parlamentuan esana du: "Sunsundeguiren garapenerako eta mantenurako aukera onena sozio industrial bat da".ELASindikatuko kideek gaur kontzentrazioak egin dute Altsasuko udaletxe parean. Enpresa batzordeko Kike Aldasorok adierazi duenez, "egintzat ematen dugu Nafarroako Gobernuak erosi duela Sunsundegui". Bi argudio eman ditu horretarako. Batetik, astelehenean lanera joateko esan diela giza baliabideetako arduradunak. Bestetik, kudeatzaileak esan zuela igandeko epe-muga iritsi baino 15 egun lehenago,legalki, gobernuak erosteko aukera baliatu behar zuela. Aldasorok Gobernuari eskatu dio Sunsundegui errentagarri egiteko eta enpresa karrozeria arloan puntako bihurtzeko, prototipo hibrido eta elektrikoekin.ELAko kideak jakinarazi duenez, gaur eta bihar Sunsundeguiko langileak erregulazioan daude. "Prentsaren bidez edo astelehenean jakinen dugu zer gertatu den". Bestalde, Aldasorok argitu du oraindik ez dela enplegu erregulazio espedientea sinatu. "7 pertsona boluntario agertu dira ateratzeko. 3k aurre-jubilazioa eskatu dute. Eta 58 eta 59 urte dituzten sei pertsonari aurre-jubilatzeko aukera eskaini diete. Aukera aztertzen ari dira. Onartuko balute, kaleratuak 24 lirateke". LABSindikatu abertzaleak eguerdian ez zuen Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiaren berri. Sakanako arduradun Gaizka Uharte azaldu zigunez, "erosi badu, guk ez dugu jakinarazpen ofizialik; ez nork erosi duen ez nola erosi duen ez dakigu". Uhartek esan digu gauza asko suposatzen direla eta ezer ez dela ziurra. LABeko ordezkariak Sunsundeguiri lotutako guztian Nafarroako Gobernuak izandako gardentasun falta salatu du. "Langileak galduta daude".UGTko kideekin harremanetan jartzen saiatu gara, baina ez da posible izan haien iritzia jasotzea.