Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gazteen sexualitatea ikuspegi positibo, adeitsu, plural eta aberasgarri batetik lantzeko helburuz sortu zen Gozamenez programa. Aurten ere martxan da eta bere egitarauaren barruan gaur bertan zine-foruma antolatu du Gazteria Sailak. Iortia kultur gunean 21:45ean Blog filma emanen dute eta gero hari buruz hitz egiteko aukera izanen da. 30 urte baino gutxiago duten gazteek sarrera dohainik izanen dute.Gozamenez programaren barruan, hilaren 28rako zentzumenen gaua antolatu da. Intxostiapuntan afaria izanen da eta ondoren bakarrizketa erotikoak izanen dira. Afaltzera joan nahi duenak Intxostiapunta gazte gunetik pasa behar du bihartik ostegunera bitartean izena ematera. Eta, bide batez, gazte gunean dagoen Erotiklik argazki erakusketa ikusteko aukera izanen du.