Andaluzia txikia Iortian

Guaixe 2011ko urriaren 21a

Lastailaren 22an, larunbatean, 20:30ean, Altsasuko Iortia kultur gunean. Sarrera: 3 euroAltsasuko Iortia kultur guneak Andaluziako kaseta baten itxura hartuko du bihar. Altsasuko La Encina elkarteak eta Iruñeko Andaluzia etxeak Andaluziako musika eta dantzen ikuskizun berezia antolatu dute. Sevillanak, rumbak eta tablao flamenkoa egonen dira. Horietaz gozatzeko aukera gutxi dugu Sakanan, beraz, ezin galdu biharko emanaldia.Iortia kultur guneko eszenatokian Andaluziako musikari eta dantzarien elkarrizketa aberatsa ikusteko aukera izanen da. Angel Ocray abeslariak abestuko du Rafael Borjaren gitarra eta Iñaki Vazquez, el Taberneroren perkusioak lagunduta. Musikarien erritmora dantzatuko du Maria Legardak. Dantzariaren bakarkako emanaldiak eta Nafarroako Andaluzia Etxeko Sortiego balletaren dantzaldiak tartekatuko dira. Musikariek eta dantzariek erritmoz, sentsibilitatez eta indarrez betetako ikuskizuna eskainiko dute.