Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxebizitza babestua eskuratu nahi duten pertsonei zuzendutako errolda bakarra sortu zuen Nafarroako Gobernuak. Han sustatzaile publiko eta pribatuek egiten duten eskaintzak biltzen dira. Herenegun Nafarroako Gobernutik azaldu zutenez, Altsasun babes ofizialeko 24 etxe eginen dira Gurutze saindua eta Lapurbide kaleen artean. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, erroldaren bidez etxe horietan interesa azaldu duten lau pertsonari eman diete etxea erosteko aukera; haietako batek uko egin dio.