Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eskola-jazarpena edo bulling-a topaketa batzuen ardatz izanen da bihar, etzi eta etzidamu. Haurren artean ikastetxeetan gertatzen den jazarpen hori ezagutarazi, haren inguruan sentsibilizatu, hausnartu eta prebentziorako erremintak ematen saiatuko dira topaketan. Eskola-jazarpena modu orokorrean aurkeztu ondoren, teknologia berrien erabilera egokiari buruz hitz egiteko tarte bat ere izanen da topaketan. Altsasu, Olatzagutia eta Altsasuko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu du topaketa, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz, eta parte hartzera animatu dute. Saio guztiak Altsasuko Iortia kultur gunean izanen dira. EgitarauaLastailak 25, asteartea, 19:00etan Bullying-aren ikuspegi orokorra. Hizlaria: Patxi San Juan, Hezkuntza zentroko elkarbizitzarako teknikari arduraduna.Lastailak 26, asteazkena, 19:00etan Ciberbullying. Hizlaria Montserrat Pardo, Microsoft erakundeko harremanetarako kudeatzailea. Lastailak 27, osteguna, 19:00etan Zineforuma Cobardes filma. Hizlaria: Lourdes Escribano STEE-EILASeko lan osasun arloa.