Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kontzertu berria hobetzeko borrokatuko dute, "egungo baldintzetan ez baita bideragarria"Klinikako arduradunak aurreko ostegunean Arreta Espezializatutako Zuzendari Francisco Javier Sada Goñi eta Osasunbideako Zuzendari-Kudeatzaile Angel Sanz Barearekin bildu ziren eta hainbat neurriren berri eman zizkieten, arratsaldean Marta Verak parlamentuan berretsi zituenak. Guztien berri eman zuten aurreko ostiralean Josefina Arregi zentroko enpresa batzordeak (ELA), hainbat langilek babestuta.Osasun Departamentuak apirilean sinatutako hitzarmena urte akaberara arte luzatu zuen. 21 oheak Osasun Mentalarekin kontzertatuta egonen dira. Hartan gaixo psikogeriatrikoak hartzen ariko dira, tartean dementzia gaitzak dituztenak. 2012tik aurrera Josefina Arregiren kontzertua Osasun Mentalen ardura izatetik Arreta Espezialduetara pasako da. Gutxienez, 19 ohe kontzertatuta egonen dira. Hitzarmen berriaren baldintzak hurrengo asteetan negoziatuko dituzte aldeek. Azkenik, Josefina Arregi zentroa dementzia gaitzetarako Nafarroako erreferentzia gunea bihurtuko du Osasun Departamentuak.BalorazioaLaura Morenok jakinarazi zuenez, hitzarmen berria eta baldintza guztiak negoziatu beharko dira. Apirilean sinatutako hitzarmenak zentroa ez zuela bideragarri egiten jakinarazi zuen Morenok eta harekin segituz gero itxi eginen zela. "Hala jakinarazi genion Osasun Departamentuari". Morenok gaineratu duenez, "kontzertuko diru-sailak handitzea ezinbestekoa izanen da bideragarritasunari eusteko. San Juan de Dios klinika zainketa aringarrietarako erreferentzia zentroa da eta haien moduko zerbait nahi dugu", gaineratu zuen Arantza Salegik. Jasotako babes guztiak eskertu nahi izan zituzten langileek.ELAko Sakanako arduradun Gorka Viergek Nafarroako Gobernuari dei egin zion krisiaren aitzakiarekin osasun arloan murrizketak ez egiteko. Viergek nabarmendu zuenez, klinikaren itxierak "senide, gaixo eta langileei eraginen lieke". ELAko kideak gaineratu zuenez, "gizarte batek ezin du aurrera egin, dementzia duten gaixoei arreta ematen dien oinarrizko zerbitzuan murrizketak egiten badira". Kontseilariak erabakian atzera egitea eskertu zuen. Hori neurri batean Sakanak emandako babesari eta langileen determinazioari esker lortu dela nabarmendu zuen Viergek.8000 sinadura10 egunetan bildu zituzten langileek. Ia 1500 lagun lortu dituzte Facebooken. GertutikArantza SalegiZentroko enpresa batzordeko kideaZorioneko eguna, ezta?Bai. Marta Verak Parlamentuan esan zuenean Josefina Arregi dementzia gaitzetarako Nafarroako erreferentzia zentroa izanen zela, guretako berri on-ona izan zen. Aitortzen digute. Orain arte lan oso ona egin dugu baina ez ziguten aitortzen. Hauteskunde garaia da, baina pentsatzen dugu oso zaila izanen dela gero atzera egitea.Hitzarmen berria dator.Guk jakinarazi diegu egungoarekin ezin dugula aurrera segitu. San Juan de Diosek duen kontzertuaren modukoa guretako lortzea izanen da gure borroka. Krisia ere hor dago. Agian ilbeltzean berriz esan behar dugu laguntza behar dugula. Momentu honetan egoera nahiko larria da. Abendura arte eutsiko diogu, baina ilbeltzetik aurrera beste hitzarmen bat behar dugu. Erreferentzia zentroa izaten bagara kontzertu egonkor bat lortzea espero dugu. Osasun Departamentuari ere interesatuko zaio hau ongi mantentzea.Zer esanahi du erreferentzia zentroa bihurtzea?Gaixo bat medikuarengana joaten bada edo espezialitarenean esaten badute dementzia duela eta tratamendua behar duela, gero etxera joateko eta ongi egoteko, Altsasura bidaliko dute. Nafarroan ez da beste toki bat izanen gaixo horiendako. Orain arte batzuk etortzen ziren, baina beste batzuk ospitalera bideratzen zituzten. Orain denak hona bideratuko dituzte, nafar guztiendako. Arindu ederra hartu duzue, ezta?Hasieran oso-oso gogorra izan zen berria. Ezustean hartu gintuen. Gure hitzarmena ez zutela ukituko pentsatzen genuen; hain gutxi genuenez... 14 egun jo eta ke izan dira. Mobilizazioa, leku batetik bestera; langile guztiak borrokatzeko gogoz egon dira. Intentsitate handikoa izan da, baina esker onekoa ere.