Palestinaz oroitzeko zubi bat

Guaixe 2011ko urriaren 24a

Askapena erakunde internazionalistaren ekimenez, Palestinari buruzko grafittia marraztu da Altsasuko apeadero ondoko zubian. Aurreko ostiralean mustu zuten murala, Bilal izeneko gazte palestinar bat Altsasun zela baliatuz. Grafittian euskaraz agertzen diren lurra eta askatasuna arabieraz idatzi zituen Bilalek. Horrekin batera, errepide erdian Dabiden izarra marraztu zuen. Mustutze ekitaldia txalaparta doinuez eta auzatearekin despeditu zen.Askapenako kideek jakinarazi digutenez, graffitiarekin lortu nahi dutena da "Altsasura sartzerakoan edo ateratzerakoan jendea Palestinarekin pixka bat gogoratzeko modu bat izatea. Egoerak hor jarraitzen duela". Horrekin batera, erakunde internazionalistako kideek Palestinako benetako errealitatearen berri izateko kezka izatea eskatu zien sakandarrei, eta haren berri zabaltzeko ere.