Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Maiatzaz geroztik Arfen ez dago langilerik. Epaitegiak ari dira enpresaren ondasunak kudeatzen. 157 langile langabeziara joan ziren. 15 bat izanen dira lana opatu dutenak, gainontzekoak bila jarraitzen baitute. Aste honetan Fogasak langile guztiei ordaindu die kalte-ordaina eta atzeratutako nominak.Arfe ixtean enpresa batzordeko buru zen Luis Victor Rodriguezek azaldu digunez, "enpresako ondasunak saltzen direnean falta zaizkigun bi egunetako kalte ordaina kobratuko genuke". Langile bakoitzeko 3.000 euro liratekeela azaldu digu Rodriguezek. "Baina Arfek zor handiak ditu eta diru hori iritsiko zaigun ikusteko dago".Enpresako hartzekodunen artean dago Ogasuna. Rodriguezek espero du beste kasu batzuetan bezala ez gertatzea: "Ogasunak zorra kobratu nahi du, enpresarekin ez badu lortzen, langileen bidez kobratu nahi izanen du".