Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sari-banaketa ekitaldian argazki proiekzioa eginen daUrriaren 16an, Altsasuko ferietan, 29 lagunek kalera atera zuten argazki kamera. Haien helburua ferietako eta herriko argazki ederrak ateratzea zen. Altsasuko Mendigoizaleak taldeak antolatutako XXVI. Argazki Rallyaren inguruan bildu ziren argazkilariak. Batzuk ia profesionalak eta besteak zaletuak, guztiek ere lan bikaina egin zuten. Gaur arratsaldetik aurrera, argazki horiek ikusteko aukera izanen dugu , Altsasuko Iortia kultur gunean. Bihar, argazki-proiekzioaren ondoren, sari-banaketa eginen da.LehiaketaDenera, 29 lagunek parte hartu dute Ferietako Argazki Rallyko 26. edizioan. Altsasuko rallyak jarraitzaile finak ditu. Aurten ere ez dute huts egin Iruñea, Zumarraga eta Azpeitiko argazkilariek. Altsasu bertako argazkilariak ere gero eta gehiago dira, "guretako berri pozgarria da" diote antolatzaileek. Parte-hartzaileek 50 argazki atera zituzten Altsasuko ferietan. Horien arteko sei onenak aurkeztu dituzte lehiara: Altsasuko bi, ferietako bi eta gai libreko bi. Oraindik ere sariduna erabakitzeko zegoela, Altsasuko Mendigoizaleak taldeko Jose Luis Cobok jakinarazi zigun jasotako argazkiek "inpresio ona" sortu zutela. Hala ere, azken hitza epaimahaiak du. Argazkilaritzan adituak diren hiru iruindarrek eta bi altsasuarrek osatuko dute epaimahaia. Sarituen izen-abizenak bihar iragarriko dituzte, sari banaketa ekitaldian. 440 euro, trofeoak eta opariak banatuko dituzte. ERAKUSKETAAltsasuko Mendigoizaleak taldeak erakusletara eramanen ditu XXVI. Ferietako Argazki Rallyko parte-hartzaileen lanak. Bihar, 19:30ean, sari-banaketa ekitaldian, parte-hartzaile bakoitzaren sei argazkiak proiektatuko dituzte hurrenez hurren, bilduma onenaren eta argazki onenarekin amaituz. Azaroaren 6ra arte, astelehenetik ostiralera, 18:30etik 21:00etara, eta domekan, 19:00etatik 21:00etara, Altsasuko Iortia kultur gunean.