Erkudengo Ama Aralarren

Guaixe 2011ko urriaren 28a

Bezpera kantatuak agurtuko dituLastaileko azken igandera arte Bezpera kantatuak daude Aralarko San Migel Santutegian. Pasa den igandean Lakuntzako parrokiako abesbatzak edertu zuen elizkizuna. Asteburu honetan, berriz, Erkudengo Ama abesbatzak hartuko du txanda. Altsasuko abesbatzak 2011ko denboraldia agurtuko du. Abestiak, arrosarioa eta Jaunaren aurkezpena izanen dira. Ohi bezala, Mikel Aingerua gurtuz agurtuko dute elizkizuna.