Administrazio elektronikorako tresnak ezagutzen

Guaixe 2011ko urriaren 28a

Ziurtagiri digitala eta Nortasun agiri elektronikoa ezagutzeko aukera ematen du IKT-ei buruzko autobusak Cederna Garalurren informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) autobusak aste osoa darama Iortia kultur gunearen eta Burunda frontoiaren ondoan aparkatuta. Baina gaur arratsaldean alde eginen du. Miriam Imazek autobusera sartzen diren guztiei egiten die harrera. Bere egitekoa da bisitariei administrazio elektronikoan aritzeko ezin besteko diren bi tresnaren berri ematea: ziurtagiri digitala eta Nortasun Agiri elektronikoari buruzko argibideak ematea da. Horiek internet bidez administrazioaren aurrean edo beste erakundeen aurrean tramiteak egiteko balio dute. Cederna Garalurren ekimenak sakandarrak IKTak erabiltzera animatu nahi ditu,"eguneroko bizitzan erabiliz horien onurak jaso ditzaten; hartara, jarrera aktiboa izanen dute informazioaren gizartean". Ekimen horren bidez IKTen bertuteak zabaldu nahi ditu Garalurrek. OrdutegiaIKT autobusa 10:00etatik 13:00etara eta 14:30etik 17:30era dago zabalik.