Argazki Rallyko sariak Gipuzkoara

Guaixe 2011ko urriaren 31

Altsasuko Mendigoizaleak taldeak larunbatean banatu zituen XXVI. Altsasuko Ferietako Argazki Rallyko sariak. Beste behin ere, sari nagusiak Gipuzkoara joan dira, baina Nafarroan ere sari asko geratu dira. Josu Perez zumarragarrak irabazi du argazki bilduma onenaren saria (200 euro eta trofeoa). Argazki onenaren saria (trofeoa), berriz, Karlos Mediavillarendako izan da, laino arteko zuhaitz lehorraren argazkiagatik. Urretxuarrak bigarren bilduma onena (120 euro) egiteagatik ere saritu dute. Hirugarren bilduma onenaren saria (90 euro) Iruñera joan da; Ana Flamarikek irabazi du.Haurren kategoriako sarian Iruñerrira joan dira. Bilduma onenaren saria (trofeoa eta oparia) Jon Grados orkoiendarrak jaso du eta bigarren eta hirugarrena Sarrigurengo Saioa eta Eneko Hernandez anai-arrebek.Azkenik, argazki bilduma onena egin zuen bazkidea Cristina Rubio izan zen. Altsasuarrak trofeoa jaso zen.Epaimahaia Andoni Oterminek, Emilio Zazuk, Guzman Lobok eta Izaskun Etxeberriak osatu dute.Argazkiak IortianSari-banaketa ekitaldia jai giroan egin zen. Altsasuko Iortia kultur gunean bildu zirenek XXVI. Altsasuko Ferietako Argazki Rallyko 29 parte-hartzaileen argazkiak pantaila handian ikusteko aukera izan zuten. Bertatik pasatu ez zirenak oraindik ere ferietako argazki ederrak ikusteko garaiz daude. Domekara arte Iortia kultur guneko erakusketa gelan daude.  SARIAKHelduak1. bilduma (200 euro): Josu Perez (Zumarraga)2. bilduma (120 euro): Karlos Mediavilla (Urretxu)3. bilduma (90 euro): Ana Flamarike (Iruñea)Argazki onena (trofeoa): Karlos Mediavilla (Urretxu)Bazkide onena (trofeoa): Cristina Rubio (Altsasu)Haurrak1. bilduma (trofeoa eta oparia): Jon Grados (Orkoien)2. bilduma (trofeoa eta oparia): Saioa Hernandez (Sarriguren)3. bilduma (trofeoa eta oparia): Eneko Hernandez (Sarriguren)