Barre bidezko autodefentsa ikastaroa emakumeendako

Guaixe 2011ko azaroaren 2a

Ez da ohiko ikastaroa izanen. Hala esan du Erkuden Azanza Elsok, Altsasuko Udaleko berdintasun teknikariak Beleixe Irratian (FM 107,3). Hasteko ikastaroak beste izenburu bat du: umorea, emozioak eta generoa. Autodefentsa fisikoa landu beharrean, Azanzak argitu duenez, "emakumea bere baloreetan berrestea. Autoestimua eta autonomia landu gatazka arautzeko eta komunikaziorako trebetasunak garatuz erlazio hobeak gauzatzeko". Horretarako komunikazio-eta espresio-ariketak erabiliko dira, zeinek bere barrena arindu eta alaitasuna eta barrea naturaltasunez ateratzeko. Oihulari Clown taldeko Virginia Imaz Quijera izanen da ikastaroa emanen duena. 012 telefonoaHorra hots egin daiteke izena emateko, hilaren 9ra arte. 16 urtetik gorako emakumeendako da.