Loli Torresen liburua kalean

Guaixe 2011ko azaroaren 3a

Zenbaitek diote dolua pasatzeko lagungarria dela idaztea. Hori egin zuen Loli Torresek. Altsasuarrak semea galdu zuen duela zazpi urte. 2004an idazten hasi zen. Zenbait urteetan egindako idatziak Me dijeron que te escribiera liburuan bildu ditu. Ama batek hildako semeari idatzitako barru-barruko gutun, poema eta idatziak ditu. 64 orriko liburu xume bezain hunkigarria salgai jarriko dute Altsasuko zenbait establezimendutan. Irabaziak Sakanako Ezgaituen Elkartearendako izanen dira.Loli Torresek datorren ostiralean, azaroaren 11n, 19:00etan aurkeztuko du liburua, Altsasuko Iortia kultur gunean.