Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hizkera eta irudi ez-baztertzailearen erabilera arautzen duen ordenantza indarrean sartu daAltsasuko Udalak gizon eta emakumeen arteko egiazko berdintasuna lortu nahi du eta, horretarako, herriko gizon eta emakumeen arteko lehen berdintasun plana abiarazi zuen 2008an. Hiru urteko plan haren baitan jaso zen aipatu ordenantza onartzea. Bi sexuek lege aurreko aitortza bera badute ere, errealitatea ez da halakoa. Horren adibidea da hizketa. Altsasuko Udalak onartu berri duen ordenantza horren bidez "zenbait mezuren anbiguotasuna eragotzi eta emakumearen presentzia azaleratu nahi da administrazio hizkeraren diskurtsoan". Hainbat neurriAltsasuko Udalaren eta bere mendeko erakundeetan aplikatuko da ordenantza. Araudi onartu berrian jaso da udalak beste administrazioei eta altsasuarrei bidaltzen dien dokumentu, jakinarazpen eta komunikazioetan hizkuntza ez-sexista erabiliko duela. Herritarrei gainera, hizkera hori erabiliz eginen die harrera. Horretarako, Altsasuko Udalak bere langileak trebatzeko plangintzak sortuko dituela aurreikusten du araudiak. Udalak eta haren mendeko erakunde autonomoek hizkera eta irudi ez-sexistak erabiliko dituzte herritarrei zuzentzen zaizkienean, bai bando, iragarki, web, kontratu eta bestelakoen bidez.