Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Tenisa kirol ezezaguna ez den arren, gutxik jakingo dute Sakanan badela tenis talde bat. Altsasuko Rubor taldeak urteak daramatza kirol hau bailaran zehar zabaldu nahian. 7 eta 16 urte bitarteko 5 taldek eta 16 urtetik gorako 2 taldek osatzen dute 2005ean sortutako kluba, gutxi gorabehera Sakana osoko 62 pertsona, hain zuzen ere.Tenisean aritzeko pistarik ezUdala, Institutua eta tenis elkartearen arteko akordio bati esker, estalia den institutuko pistan aritzen dira entrenatzen. Baina ordutegia oso mugatua denez, arratsaldeko 16:00tatik 20:00 arte, denbora gutxi dute guztiek entrenatu ahal izateko.Partiduak, berriz, Olaberriako pistan egiten dituzte. Pista alokatu eta bertan aritzen dira, Sakanan pistarik ez dagoelako. Horregatik, Udalarekin duten akordio hori baliatuz, orain dela gutxi berritu den Dantzaleku pistaren ondoan, tenis pista bat eraikitzeko intentzioa zegoen. Pasa den astean klubekoak teknikariekin batera bertan izan ziren ingurua aztertzen, baina denbora faltagatik eta eguraldi kaskarra dela eta, proiektua atzeratzea erabaki dute. Hala ere, klubetik adierazi dutenez, pozik daude Udaletxeak beraien eskariak gutxienez kontutan hartu dituztelako.TxapelketakTenis denboraldia ilbeltzean hasten bada ere, horretaz aparte, altsasuarrek, 2 txapelketa antolatzen dituzte. Batetik Turbo-tenis txapelketa dago, 15 minututako partiduekin. Eta bestetik Urdaiazpiko txapelketa. Joan den urtean izandako arrakasta dela eta, aurten, II. txapelketa antolatzea erabaki dute. Pasa den astean hasi behar zen, baina eguraldiagatik atzeratu egin behar izan dute, horregatik, eguraldi ona egiten duen asteburuan hasiko da txapelketa.Irteera eta campusakTxapelketetaz aparte, Rubor tenis taldeak urtero irteera eta udako campusak antolatzen ditu. Aurten, aldatzeko, Mutiloara joan dira egun pasa. Bertan tenisean jokatu eta egun on bat pasatzeko aprobetxatzen dute.Udan, berriz, campusa antolatzen dute. Tenisaz aparte, beste kirol batzuk praktikatzen dituzte, campusaren helburua kirola egitea baita.Web orria:www.tenisrubor.com