Triatloi sariak Iortian

Guaixe 2011ko azaroaren 4a

Bihar, arratsaldeko 18:30etik aurrera Iortia kultur gunean, Nafarroako Triatloi ekitaldia izango da. Bertan 2011 denboraldiko duatleta eta triatleta onenak omenduko dira.Lehenik eta behin, aurtengo denboraldiko hainbat proben irudien bideo bat proiektatuko da. Ondoren, kategoria ezberdinetan saritutako kirolariei sariak banatuko zaizkie, baita aipamen berezia merezi duten kirolariei ere.Eguna bertara gerturatutakoei eskainitako auzate batekin bukatuko da.Egitaraua:18:30 Bideo emanaldia19:00 2011 urteko balantzea (lehiaketak, eginiko jarduerak, baimen kopurua...)19:15 Sariak eta aipamen bereziak.20:00 saritu guztiekin talde argazkia20:10 Auzatea