Asturiasko ahotsak Altsasun

Guaixe

Asturiasko Granda abesbatzak kontzertua eskainiko du Altsasun. Ibilbide luzeko abesbatza da. 1979an sortu zen izen bereko herrian, Mateo Bullón Pérezen zuzendaritzapean. Gaur egun Policarpo Muñizek, ganbera-musika irakasleak, zuzentzen du abesbatza. Granda herriko abesbatzak errepertorio erlijioso eta profano zabala dauka. Kontzertu andana eskaini dute Asturiasen, baita penintsula ipar-mendebaldean ere, Galiziatik Kantabriaraino. Domekan Sakanara iritsiko dira.