Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Museoak ez du abizenik. Estilo edo garai jakin bati lotuta egon ordez, artea bere osotasunean hartzen du. Apirilera arte ordea, museoa aurpegi garaikidea izanen du. Figuraciones erakusketan ikusgai jarri ditu XX. eta XXI. Mendeko Nafarroako artisten obrak. Museoaren funtsetako 83 obra, biltokitik erakusketa gelara pasa dira. 77 artistenak dira, gehien-gehienak nafarrak. Haien artean daude Txuspo Poyo eta Dora Salazar, arte garaikidearen Sakanako ordezkari ezagunenetako batzuk.Sakandarren irudiakArtearen irudikapen aukerak mugagabeak dira. Askatasun horretaz baliatzen da Txuspo Poyo. Erakusketan altsasuarraren Out-in pintura eta Crossing tracks-Cruzando vías (New York, 2003) bideoa ikusi daitezke. Altsasuko artistak 1989ko Nafarroako Jaialdiak nazioarteko pintura saria irabazi zuen Out-in margolanarekin. Teknika nahasiko diptiko formatuko bi mihise dira. Kultura, produkzio eta harreman sare ereduen barruan eta kanpoan geratzen direnen arteko muga iradokitzen du. Bilboko Arte Ederren fakultateko garaiko obrak espresionismo alemaniarren eragina du. Nafarroako Museoan dago 1989tik.Zinea oinarrizko elementua da Txuspo Poyoren obran. Crossing tracks 3 minutu eta 20 segundoko bideo digitalean New Yorkeko metroan ageri diren kartelak ikusten dira: "Zerbait ikusten baduzu, esazu" diote gaztelaniaz eta ingelesez. 2001eko irailaren 11ko atentatuen ondoren zabaldu zen beldurraren inguruko hausnarketa da. Nafarroako Museoak 2007an eskuratu zuen.Dora Salazarren obra eklektikoa da, baina, gehien bat, eskulturagintzan nabarmendu da. Figuraciones erakusketan Corsé B lana ikusi daiteke, altsasuarrak 1994an egindako lana, burni galbanizatuz eta aluminiozko torniloz egindakoa. Armadura eta hegalak behin eta berriz errepikatzen dira Dora Salazarren obran, zein bere aldetik edo konbinatuta. Hegalek aukerak iradokitzen dituzte, eta armadura aukeren kaiola. Dora Salazarrek emakumeen arazoei eta kontradikzioei buruz hausnartzera bultzatzen gaitu. Nafarroako Gobernuak 1995ean eskuratu zuen.Hamaika ikuskeraAbangoardia eta figuratibismoa ez daude bereiztuta. Espresionismoa abstraktuaren nekeak irudiaren berreskurapena ekarri zuen. Naturan inspiratuta, hamaika irudikapen sortu ziren. Figuraciones erakusketak errealitatera eta naturara hurbiltzeko 77 ikuspegi erakusten ditu, artista adina ikuspuntu ezberdin: naturaren eta errealitatearen ikuspuntu objektiboa, deformatua, biziagotua, kontrastatua edo faltsua... Erakusketan aniztasuna nagusitzen da (gaian, teknikan, euskarrian, kronologian, estiloan...). Erakusketarekin batera, haren berri ematen duen katalogoa argitaratu da. Bertan artistek haien obra azaltzen dute.Nafarroako Museoaren arte garaikidearen funtsa 1.726 obrakoa da. Margolanak, eskulturak, marrazkiak, grabatuak, filmak, bideoak eta arte digitala ditu. Horrez gain, 24.051 argazki daude. Hautaketaz Francisco Javier Zubiaur Carreño komisarioa arduratu da.ERAKUSKETANafarroako Museoak arte garaikidea azalera atera du. Figuraciones erakusketan ikusgai daude museoaren funtsetako XX. eta XXI. mendeko 77 artisten 83 artelan. Haien artean daude Txuspo Poyoren margolan eta bideo bat, eta Dora Salazarren eskultura bat.2012ko apirilera arte, asteartetik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, eta igandetan 11:00etatik 14:00etara. Bisita gidatuakAzaroko eta abenduko ostiraletan, 12:30ean. Sarrera doan.