Artea historiaz hausnartzeko tresna

Guaixe 2011ko azaroaren 8a

Post erakusketa mugikorra arte garaikidearen leihoa daAzaroan Altsasuko Iortia kultur guneak lekua eginen dio Arte Garaikideari. Post erakusketa mugikorra Sakanara iritsi zen asteartean. Haren helburua kalitatezko Arte Garaikidea herritarrengana gerturatzea da. Arte Garaikidearen erakusketaren bigarren edizioan Nafarroako lau artista gazteren lanak bildu dituzte: Taxio Ardanaz, Vicky Mendiz eta Edurne eta Clara Rubiorenak. Talde erakusketak Istorioak paisaian izena hartu du. Paisaiak iraganarekin lotzen gaitu. Arte garaikidearen hizkera erabiliz, historiaz hausnartzen dute.Hiru lanPost erakusketan parte hartzen duten artista gazteek istorio eta bizipen ingurune kolektiboan kokatzen dituzte norbanakoaren memoria eta memoria historia uztartuz. Istoriak paisaian erakusketako hiru egitasmoak historia garaikideko gertaera errealetatik abiatzen dira: gerra zibiletik gaurko egunera. Erakusketan argazkiak, bideoak, eskulturak eta margolanak ikusi daitezke.Vicky Mendiz zaragozarrak Irauten duten gauzak argazki seriea egin du, 1936tik 1937ra Magallongo (Aragoi) hilerriko hobi komunean lurperatutako pertsonei eta haiei familiei eskainitako lana. Hildakoen presentzia eta hutsunearekin familien memoria mapa osatu gabeak egin ditu. Taxio Ardanaz iruindarra Borroka egitasmoak 1938an egindako bi memoria eskultura ikertzen ditu: Kataluniako Pandols mendilerroko 15. Nazioarteko Brigadaren monumentua eta Mexikoko Iraultzaren omenezko monumentua. Monumentu hauetan erabilitako sinboloak ikertu ditu. Hortik sortu da Pelea izeneko margolan seriea. Edurne eta Clara Rubio burgostarrek baldintza ekonomika, sozial eta kultural berdinetan historia errepikatu egiten dela uste dute. Horregatik Istorio bikiak bildu dituzte: pertsona ezberdinei, leku ezberdinetan pasatako antzeko bizipenak. Abiapuntuak ondoko gertakariak dira: 1941 eta 1059 artean Burgos eta Kantabria artean eraiki zen Engaña tunelaren historia, inoiz erabili ez zena, eta Burgosko Lorilla herri despoblatuaren maketaren historia.Erakusketa La Caracola kultur elkarteak koordinatu du. Helburu pedagogikoaPost erakusketa mugikorrak arte garaikidea Nafarroako herri txikietan zabaldu nahi du. Erakusketak ikusleak ase ditzan, bisita gidatuak antolatu dira. Alexandra Baurès erakusketaren komisarioak erakusketa aurkeztuko du gaur, 19:00etan. Pieza bakoitza ulertzeko klabeak emango ditu.Bestalde, arte garaikidea haur eta gazteengana hurbiltzeko ahalegin berezia egin da. Helburu horrekin gida didaktiko bat egin dute, bereziki, lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntzako irakasleei zuzenduta.www.post-arte.orgErakusketaren berri web orrian. Gida didaktikoa deskargatu daiteke. ERAKUSKETAAltsasu, Agoitz, Burlata, Noain eta Zangozako Udalek bat egin dute Arte Garaikideak Nafarroako herrietan duen hutsunea gainditzeko. Elkarlan horren emaitza da Post Arte Garaikidearen erakusketa mugikorra. Erakusketa mugikorraren bigarren edizioan Taxio Ardanaz, Vicky Mendiz eta Edurne eta Clara Rubioren lanak ikusi daitezke.Azaroaren 27ra arte, astelehenetik ostiralera, 18:30etik 21:00etara, eta larunbatean eta igandean 19:30etik 21:00etara, Altsasuko Iortia kultur gunean.