Urteurrenerako ideiak biltzen

Guaixe 2011ko azaroaren 9a

Ikastetxe publikoan euskarazko lerroa duela mende laurden hasi zen. Ospatzeko moduko efemeridea dela iritzita irakasle eta ikasle ohi talde bat mugitzen hasi da. Haien asmoa festa egun bat antolatzea izanen litzateke. Ospakizun parte-hartzailea antolatu nahi dute. Horregatik, Zelandi ikastetxeko edozein eredutako ikasleei dei egin diete: ospakizunean zerbait egiten parte hartzeko. D ereduaren urteurren ospakizuna antolatzen ari direnek aipatu dutenez, ikasle ohien artean musikariak eta beste trebezia batzuk dituztenak daude eta haiek parte hartzera animatu dituzte. zelandid25@gmail.com Ospakizuna antolatzen ari direnekin harremanetan jartzeko.