Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Golden Apple Quartet laukoteak ikuskizun musikal umoretsua dakar Altsasuko Iortia kultur gunera: Los Golden en blanco y negro. Abeslariek 2009an mustu zuten ikuskizun barregarria eta kritika bikainak izan dituzte. Bi urteko bira arrakastatsuaren ondoren, bihar Altsasura iritsiko dira.Golden Apple Quartet (Golden sagar laukotea) laukotearen atzean lau izen daude: Loyola Garmendia, Eduardo Errondosoro, Manuel Romano eta Enrique Otxoa. Taldea 1986an sortu zen lagun baten istripu baten ondorioz: ezkondu egin zen. Zeremonian, argizarien argi goxoaz inguratuta zeudela, lau ahotsek bat egin zuten, eta betirako elkar maiteko zutela zin egin zuten. Ezkongaiek ere. Ibilbide musikala godspell edo espiritual beltzekin hasi zuten, baina gaur egun ikusle guztiendako errepertorio zabala dute. Ahots laukotearen ikuskizun koloretsuetan musika bezain garrantzitsua da umorea; "hori da ikusleak abesten ari garela ahazteko modu bakarra" diote. Taldeak 9 musika ikuskizun, diskoak eta telebista saioak egin ditu. 2006tik haurrendako ikuskizunak ere antolatzen dituzte kritika bikainekin.