Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Loli Torres altsasuarrak zendutako semeari eskaini dio lanaZenbaitek diote dolua pasatzeko lagungarria dela idaztea. Hori egin zuen Loli Torresek. Altsasuarrak semea galdu zuen duela zazpi urte. Ustekabeko heriotza horrek sortutako mina barru-barruan izan zuen Loli Torrek denbora luzez. Min hori askatu nahian, galdutako semeari idazten jarri zen 2004an. Zenbait urtetan egindako idatziak Me dijeron que te escribiera liburuan bildu ditu. Gaur aurkeztuko du jendaurrean, Altsasuko Iortia kultur gunean. Altsasuarrak esan digunez, "doluak ez du iraupen jakin bat, nork bere prozesua du". Gertuko pertsona baten heriotzaren aurrean erreakzionatzeko modu ezberdinak daude. Loli Torresi mesede egin zion semeari idazteak, "sentimenduak ordenatzen, buelta ematen lagundu zidan". Liburua antzeko esperientziak bizi izan dituztenendako mesedegarri izan daitekeela uste du; "senarrak eta semeak lasai eta gustura negar egin zuten hura irakurtzean" dio. LiburuaLoli Torresen Me dijeron que te escribiera liburua ama batek galdu berri duen semeari idatzitako barru-barruko gutun, poema eta idatzi bilduma da. Liburua ama baten barne borrokaren testigantza da, bere senetik sortutako seme maitea agurtzeko ahalegina. Bizitzari zentzua bilatzeko egindako bidearen fruitua.Altsasuarrak ez zuen liburua argitaratzeko asmorik, baina Bernardo Atxagak animatu egin zuen. Sakanako Ezgaituen Elkarteak antolatutako jardunaldi batean egin zuten topo, eta altsasuarrak bere bizipenen eta idatzien berri eman zion. Idazleak lanak bidaltzeko eskatu zion. "Bernardo Atxaga primeran portatu da. Bera arduratu da argitalpen guztiaz eta 200 ale oparitu dizkit" jakinarazi digu Loli Torresek eskertuta. 60 bat orriko liburu xume bezain hunkigarria salgai jarriko du 10 eurotan, Altsasuko zenbait establezimendutan. Irabaziak Sakanako Ezgaituen Elkartearendako izanen dira. Altsasuarra elkarteko boluntario da 2007tik. Elkarteko lehendakari Virginia Ruiz de Eguinok liburuaren aurkezpenean parte hartuko du.Liburua salgaiAltsasuko Itziar arraindegian, La Vitoriana okindegian eta Maribel Mazkiaran mertzerian