Loli Torresen liburua jendaurrean

Guaixe 2011ko azaroaren 14a

Loli Torresek semeari eskainitako liburua aurkeztu zuen ostiralean. Azaldu zuen psikologoaren gomendioa jarraituz hasi zitzaiola idazten zendutako semeari. Hortik liburuaren izenburua, Me dijeron que te escribiera. Liburua harrera paregabea izan zuen. Liburuaren lehen edizioa ia aurkezpen egunean bertan agortu zen. Altsasuarrak 300 ale gehiago eskatu ditu.Aurkezpen ekitaldian parte hartu zuten zenbait lagunek. Sakanako Ezgaituen Elkarteko lehendakari Virginia Ruiz de Eginok azpimarratu zuen Loli Torresen lana "maitasunezko liburua" dela. Erakundeko umeek arrosa ederrak oparitu zizkioten altsasuarrari, elkartean egiten duen lan boluntarioa eskertuz. Azkenik, Loli Torresen kide izandako Trasteando taldeak musika jarri zuen. Abesti aproposak aukeratu zituzten, besteak beste, Alma, corazón y vida eta Resistiré abestiak. Dúo dinámico taldearen abestiak dioen bezala, Loli Torresek haize indartsuen eta golpe gogorren aurrean, zutik jarraitzen du. Hori erakusten du labetik atera berri den liburuak. Lana salgai dago Altsasuko zenbait establezimendutan: Itziar arraindegian, La Vitoriana okindegian eta Maribel Mazkiaran mertzerian.Altsasuarrak herritarren babesa izan zuen. Iortia kultur guneko areto nagusia leporaino bete zen. Bertaratu zirenek liburuaren aurkezpen ekitaldiaren hunkigarritasuna nabarmendu zuten.