Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Pasa den asteburuan Altsasuko Rubor taldeak antolatuta 2011ko Urdaiazpiko txapelketa hasi zen. Bai larunbatean bai igandean ere tenis zaleak pilotari eragiten aritu ziren, giro ezin hobean. Asteburuan egindako eguraldiak gainera, goiz ederra pasatzeko aukera eman zuen, nahiz eta haizeak batzutan pilota alde batetik bestera eraman.Guztira 18 gizon eta emakume aritu ziren. Partidu guztiak jokatu ondoren finala erdietarako Xabier Artigas, Santi Crespo eta Carlos Cantero sailkatu ziren. 4. sailkatua berriz, aste honetan jokatuko den Vicente Claver eta Xabier Bergeraren arteko norgehiagokatik aterako da.Finalerdietako partiduakArtigas - CrespoCantero - 4. sailkatua