Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Paul Austerren nobela landuko duteAltsasuko literatura taldea astelehenean bilduko da. Hilabete honetan Paul Austerren Brooklyn follies (Brooklyneko erokeriak) liburua landuko dute. Ameriketako idazleak zenbait urtez bizileku izan zuen New Yorkeko Brooklyn auzoan kokatzen du eleberria. Bertan bizi da agure judutarra. Biriketako minbizia gainditu berri du eta hiriko zaratatik aldenduta, lasai hil nahi du. Gizakien txorakerien liburua idazten ari da. Aspaldi ikusten ez zuen ilobarekin eta Lucy neskatxarekin topo egitean adore faltatik ilusiora pasako da.Austerrek hamaika istorio eta bizipen kontatzen ditu, berezko duen zoriontasun eta baikortasunarekin. Baikortasun horretaz kutsatu nahi duenak liburua eskatu dezake Altsasuko udal liburutegian. Ondoren, astelehenean, liburuaz hitz egiteko aukera dute.