Perez sagua Karies sorginaren aurka

Guaixe 2011ko azaroaren 18a

Gaiarre antzokiak azken ekoizpena aurkeztuko du bihar Altsasuko kultur gunean: Misión imposible. El Ratoncito Pérez contra la Bruja Caries haurrendako antzezlan hezitzailea.Europako zenbait hiritako gurasoak larri daude. Batetik, zenbait haur bahitu dituzte. Bestetik, Perez sagutxoak ez du oparirik uzten burukoaren azpian eta haurrak triste daude. Bi detektibe berezik eta Marisa eta Samuel anai-arrebek susmatzen dute arazo horien atzean Caries sorgina dagoela. Gaizkileari aurre eginen diote. Misterioa argitzeko gai izanen dira edo Perez sagutxoaren laguntza beharko dute? Gidoigilea eta zuzendaria Victor Iriarte da. Nafarroako dentisten elkargoaren laguntza izan du. Antzezleak Pablo del Mundillo, Sofia Diez, Jesus Idoate, Virginia Cervera, Imanol Espinazo eta Juan Sansegundo dira.