Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Goi mailako musika gaua izanen dute bihar Altsasuko Gaztetxean. Motorrak berotzen hasteko, Arrebote Burundako runba taldea igoko da eszenatokira. Jarraian, Bostoneko (AEB) Bid D and the Kids Table taldeak lehertuko du festa. Aspaldiko partez, Arretobe taldearen runba erritmo dantzagarriaz gozatzeko aukera dugu Altsasun. Burundarrak euskal komunikabideetara iritsi dira ikasturte hasieran, mustu berri duten bideokliparekin. La mejor dejada eta beste abesti berri batzuk entzuteko aukera dugu bihar gauean.Bertako taldeak Bostoneko (AEB) Bid D and the Kids Table ska-punk talde bikainari eginen dio lekua. Bostoneko banda musika zale amorratuek osatzen dute: "Taldea osatu genuen eta musika egiten hasi ginen, ez genuelako beste aukerarik" diote. Haien burua "Ameriketako ijito modernotzat" dute. Musika bandak dub, punk eta ska nahasten ditu, energiaz beteriko musikan. Indarrez eta mezu iraultzailez beteriko musika zuzenekoetan lehertzen da. Energia horretaz kutsatzeko aukera paregabea dugu bihar. Bostoneko taldea Europan barnako biran dago. Berlin, Paris, London, Madril eta Bartzelona bezalako hirien artean, geldia eginen du bihar Altsasuko Gaztetxean.