Gartxot pantaila handira

Guaixe 2011ko azaroaren 18a

Gartxot bardoaren istorioa euskal zinemetara iritsiko da gaur. Asisko Urmenetak eta Juanjo Elordik pantaila handira eraman dute Arturo Campionen lanean oinarritutako istorioa. Baina euskarazko animazio film luzea lan-talde handiaren fruitua da. Egileen artean dago Jose Mari Morcillo Morkots altsasuarra. Musika Benito Lertxundiren eta Zuberoako kantari ezagunen eskutik dator.Gartxot, konkista aitzineko konkista animaziozko filmak Arturo Campionek 1917an argitaratutako Itzaltzuko bardoa lanean oinarritzen da. Gartxot, Itzaltzuko bardoaren, eta haren seme Mikeloten istorioa kontatzen du. Campionek halakorik imajinatuko ez bazuen ere, Gartxot konkistaren aurkako eta euskarazko sorkuntzaren aldeko ikur bihurtu da. Buenos Airesen erbesteratuendako antzezpena egin zuten 1948an; 1981ean Benito Lertxundik arnas berria eman zion album ederrarekin; 2003an Asisko Urmenetak komiki saritua egin zuen. Orain filma etorri da eta, harekin batera, Elkar argitaletxeak liburua argitaratuko du.Juanjo Elordik eta Asisko Urmenetak pertsonaien diseinu ausarta aukeratu dute, bi dimentsiotakoa. Bestalde, deigarriak dira erromantizismoa gogora ekartzen dituen paisaiak. Filma 20 pertsonako lan-taldearen lau urteko lanaren emaitza da. Horien artean dago Jose Mari Morcillo Morkots altsasuarra, Guaixe astekariko komikigilea. Urmenetaren hitzetan, "lan-taldeak lan bikaina egin du, ez baita erraza nire pertsonaiei - perfil kubistadunak eta abstrakziotik gertu daudenak- mugimendua ematea". Musikak ere garrantzi berezia du filmean. Abestiak Benito Lertxundik 80ko hamarkadan eginak dira. Egokitzapenak Aitor Fundarena irakasle eta konpositoreak egin ditu. Zuberoako pastorletan eskarmentua duten aktoreek jarri dute ahotsa. Egun hila den Zaraitzuko euskaratik hurbil dagoen euskalkia darabilte.  Egitasmoak erronka handi bati egin dio aurre: euskara hutsez helduendako animaziozko film bat plazaratzeari. Andoaingo Somuga etxeak eskarmentua du horretan, 2009an Munduaren bira doan! film animatua ekoitzi baitzuen. Filmeko lan taldean zeuden Jose Mari Morcillo altsasuarra eta Idoia Zufiaurre urdiaindarra. Bestalde, 2009ko abenduan Gartxot film laburra bukatu zuten, mustutzera doan filmaren aurrerapena. Filmak  Nafarroako INAAC eta EITBren diru-laguntzak jaso ditu.SINOPSIABardo deitzen zaio herriaren oroimena eta kultura gordetzen duen katariari. Eta horixe da Orreagako abade berriak nahi ez duena. Hargati, Gartxot, bertako bardoa, deserriratu eta Mikelot, haren semea bahituko du latinez kantatuko duen fraide bihurtzeko. Baina Mikelotek ihes egingo du eta berriro hasiko da kantuan aitarekin, herriz herri. Elizak iraintzat hartuko du kantaldi bakoitza eta fraide-gerlari beldurgarrien esku utziko du aita-semeak harrapatzea. Tragedia XII. mendean. Hasi da konkista aurreko konkista.Fitxa teknikoaZuzendaria: Asisko Urmeneta eta Juanjo ElordiGidoia: Edorta Barruetabeña eta Asisko UrmenetaMusika: Benito LertxundiProdukzio exekutiboa: Juanjo ElordiGeneroa: Animazioa, dramaIraupena: 90 minutu