Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sindikatuko ordezkariek gaur eguerdian kontzentrazioa eginen dute Lastai SL gasolindegian. Han ezgaitasunen bat duten langileak ari dira eta lanpostuan dituzten "baldintza kaxkarrak eta tratu txarrak" salatzeko kontzentratuko da LAB. Horrekin batera, sindikatu abertzaleak Nafarroako Gobernuari eta AVIA gasolindegi kateari "beste aldera" ez begiratzeko eskatuko die LABek. Sindikatutik azaldu dutenez, gasolindegia enplegu zentro berezi gisa jarraitzea nahi dute, baina "baldintza duinetan". LABek salatu duenez, "langileek uneoro tratu iraingarria jasotzen dute" eta horregatik baja mordoa hartu omen dituzte. Haietako hiruk Nafarroako Lan Osasun Institutura jo dutela azaldu du sindikatuak, besteak kaleratuak izan dira edo lanpostua utzi behar izan dutela azaldu dute LABetik.