Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Milatik gora boz bilduta, altsasuarren lehen aukera bihurtu zen Amaiur igandean, sozialistei lidergoa kenduz. Azken horiek igandean altsasuarren hirugarren aukera estimatuena bilakatu ziren, hiru urtetan 500 boto galdu ondoren. Sozialistek baino emaitza hobeak lortu zituen UPN-PPk, azken deialdiarekin alderatuta babesa 221 bototan gehituz. Geroa Bai laugarren indarra izan zen Altsasun. I-Ek 16 boz gehiago eskuratu zituen. Nabarmentzekoak, bestalde, UPyDk lortutako 44 botoak, alderdi pirataren 30k eta Equoren 17ak.59 botoren aldearekin aukera abertzalea nagusi izan da Altsasun, 2008an baino 17 gutxiago (NaBai 932 eta abstentzioa 736). UPN-PP eta PSN taldeak 1.626 boto eskuratu ditu, baina aurreko deialdiarekin 479 galdu ditu. Azkenik, Geroa Baik NaBaik duela hiru urte baino 292 boto gutxiago eskuratu ditu.