Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Kima euskara taldeak antolatutako Testu bazkaren azaroko hirugarren saioak literatura, irudiak eta musika ekarriko ditu. Hiru elementu horiek bat egiten dute Dora Salazar altsasuarraren (irudiak), Harkaitz Canoren (testuak) eta Joserra Senperenaren (musika) Helduentzako ipuinak liburuan. Testu bazkan liburuko pasarteak aztertuko dituzte. Denbora badago, Harkaitz Canoren ipuin batzuk ere landuko dituzte.Testu bazka lagun-artean egindako irakurketa da. Testu labur bat irakurri eta ondoren, saioaren gidariak proposatutako galderen bidez, guztien artean, testuari zukua ateratzen saiatzen dira. Ez dago etxeko lanik eta saio guztiak independenteak dira. Kima euskara taldeak udazkenean literaturaren berora biltzeko deia egiten du. Interesatuek izena eman behar dute azaroaren 29rako, udal liburutegina, Itsasi euskaltegian edo altsasuneuskaraz@euskalerria.org helbidean.