Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azaroko azken ostiralero bezala, altsasuarrek hitzordua dute gaur ipuinekin. Ines Bengoa ipuin kontalariak ipuin miresgarriak ekarriko ditu."Bazen behin lore batez maitemindutako erraldoi bat; zuhaitzaren lagun izan nahi zuen ipotx bat. Bazen behin munduari itzulia eman nahi zion euli bat. Zaunka egiten ez zekien zakur bat ere ezagutu nuen. Lagun horiek guztiak ipuinetan daude" aurreratzen du Ines Bengoak. Sakanako haurrak ipuin miresgarriak ezagutzera animatzen ditu.