Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Erkudengo Ama abesbatzak ere abestuko duZaragozako Montserrat abesbatzak kontzertua eskainiko du bihar Altsasuko Iortia kultur gunean. Altsasuko Erkudengo Ama abesbatzarekin egindako kontzertu trukea itzultzera datoz. Altsasuarrek ere emanaldian parte hartuko dute.Montserrat abesbatza 1989an sortu zen, izen bereko Zaragozako parrokian. Musika zaletasun handiko 40 bat gizon eta emakumek osatzen dute talde eta David Andres Fernandezen aginduetara abesten dute. Abesbatzak errepertorioa zabala du: polifonia klasikoa eta herrikoia, XVI-XVIII. mendeko anonimoak, habanerak, kantu erlijiosoak, gregorianoak eta, bereziki, gabon kantak. Gero eta hurbilago daude eguberriak, eta giroa prestatzen hasteko kontzertu egokia izan daiteke. Altsasuko Erkudengo Ama abesbatza Zaragozan izan zen urrian, Montserrat abesbatzak gonbidatuta. Zaragozarrek harrera paregabea egin zieten. Esker onez, eskuzabalik hartuko dituzte bihar Altsasun. Kantuz irekiko dute kontzertua.