Foruzaina labanaz zauritzeagatik zigortuta

Guaixe 2011ko azaroaren 23a

Iruñeko zigor arloko 3. epaitegiak emakume altsasuar bati 2 urte eta 5 hilabeteko espetxe zigorra eta 600 euroko isuna ezarri dio foruzain bat labanaz zauritzeagatik. Epaiketa berean gizon batek 6 hilabeteko espetxe zigorra jaso du, erresistentzia delituagatik. Hala jakinarazi du Diario de Navarrak. Gertakariak agorrilaren 15ean jazo ziren. Zigortutako bi pertsonak etxe batean zeuden hirugarren batekin. Azken hori, mehatxatuta sentitu zen eta Foruzaingoari hots egin zion. Haiek iristean gizona emakumea zuritzen saiatu zen eta foruzainei aurre egin omen zien eta mehatxatua sentitu zena kolpatzen saiatu zen. foruzainak gizona geldiarazten saiatu zirenean emakumeak haietako bat labanaz zauritu zuen. Gertakariak jazo zirenetik emakumea preso dago.