Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orain gabonetako oporrak direla eta etxe askotan zailtasunak izaten dira txikiak zainduta eduki ahal izateko. Arazo honi aurre egiteko, Altsasuko Udalak "Dibertigarria, Bateragarria" programa martxan jarriko du. Honekin, seme-alaben zaintza lana eta familia ardurekin bateratzeko zailtasunak dituzten pertsonei irtenbide bat eman nahi zaie.Oporrak lagunekinAurtengo gabonetan, eskolarik gabeko egunetan, 3 eta 12 arteko haurrak zaintzeko zerbitzua izango da Kangu ludotekan. Bertan esperientzia duten aisialdiko begiraleak arduratuko dira haurrak zaintzen. Txikiek jolas, jarduera eta tailerren bidez oporrak lagunekin gozatzeko aukera izango dute abenduak 23, 26, 27, 28, 29, 30 eta ilbeltzeko 2, 3, 4, 5 egunetan zehar. Ordutegiari dagokionez, 2 aukera daude, batetik, 08:30etik 13:30era arte egotea eta bestetik 11:00etatik 13:30era arte egotea. Bigarren aukera hau lehenengo aukerarekin plazak betetzen ez badira irekiko da.Izen-emateaPrograman izena emateko 012 telefonora hots egin behar da, heldu den asteazkenera arte, hilak 30. Prezioei dagokienez, lehenengo aukeran izena emateko 30 euro ordaindu behar dira eta bigarren aukeran izena emateko 15 euro, baina familiako partaide guztiak langabezian badaude ez dute matrikula ordaindu beharko. Hobariak ere egongo dira, familia bereko 2 partaidek izena emanez gero, matrikulan % 50eko deskontua egingo zaie eta arduradun bakarreko familiei % 20koa. Ordainketa banku txartelaren bidez egingo da.Matrikulak ezeztatzeko abenduaren 14 arte dago epea 012 telefonora hots eginez. Behin epea bukatuta, kuota ez da itzuliko baldin eta jarduera aurreikusita zegoen bezala egiten bada.