Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Udalak dei hori egin die herritarrei. Gaur emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna dela eta egindako adierazpenean jaso da deia. Altsasuko Udalak berdintasunaren alde lanean jarraitzeko konpromisoa adierazi nahi du, "indarkeria sexista mota guztiak prebenitzeko eta ezabatzeko" bide dela uste duelako. Aldi berean, Altsasuko Udalak indarkeria sexista salatu eta elkartasuna adierazi nahi diegu muturreko indarkeria horren ondorioz kolpatutako eta hildako emakumeei. Gaurko egunez Altsasuko Udalak argitaratu duen adierazpenean indarkeria sexista guztiak gaitzetsi ditu. "Esparru publiko eta pribatuetan eta modu kontzientean edo inkontzientean erabiltzen diren indarkeria mota guzti horiek egitura bat osatzen dute" indarkeria sexista. Hura desagerraraztea herritar guztien erantzukizuna dela nabarmendu du Altsasuko Udalak. Aldi berean, emakumeei zuzenduta, Altsasuko Udalak esan die egoera eta eraso sexisten kudeaketan eta konponbidean protagonistak izateko, lidergo jarrera aktibo baten bidez une jakin batzuetan laguntza eskatzeko edo gatazka egoerei autonomiarekin aurre egiteko. IkastetxeetanAltsasu Udalak, bestalde, egun honetarako Montxo Armendarizen No tengas miedo filma ekarri du asteburu honetarako. Horretaz gain, Altsasuko ikastetxeetan DBH 3. eta 4. maila ikasten ari diren ikasleek ere ikusteko aukera izanen dute. Aldez aurretik, haurren kontrako sexu erasoak klasean lantzeko kritika batzuk pasa dizkiete ikasleei. Horrekin batera, sexu-indarkeriaren kontrako gida bat jaso dute gazteek. Poltsikoko gida horretan sexu-indarkeria zer den azaltzen du, hura atzemateko lorratzak eta hainbat baliabideren berri ere ematen du.