Sakanako Irristaketa Topaketen hasiera Altsasun

Guaixe 2011ko azaroaren 25a

Sakanako Mankomunitateak Sutegiren, Aitziberren, Altsasuko irristaketa taldearen eta Etxarri Aranazko guraso elkartearen laguntzarekin Sakanako Irristaketa Topaketak antolatu ditu. Guztira 3 jardunaldi izango dira, bertan irristalariak elkartu eta ondo pasatzeko intentzioarekin. Lehena bihar izango da, arratsaldeko 17:00etan Altsasuko Burunda pilotalekuan. Informazioa gehiago kirolak@sakana-mank.com helbide elektronikoan eta 948 464 866 telefonora hots eginez.Guztira 3 jardunaldi antolatu dira:Bihar, Altsasuko Burunda pilotalekuanAbenduaren 11n, Urdiaingo pilotalekunaIlbeltzaren 21ean, Olatzagutiako polikiroldegian