Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Parkinson Elkarteak gaitza ezagutzera emateko kanpaina betean dabil azaroan. Gaitza ezezaguna delakoan nafarrei haren berri emateko azaro guztian batera eta bestera ibili dute unitate mugikor bat. Gaur iritsiko da Altsasura. 17:00etatik aurrera, gaitzari buruzko informazioa jasotzeko aukera izanen dute interesatuek. Horrekin batera, gaitza duten pertsonen eta adituen lekukotzak entzuteko aukera izanen dute interesatuek Gure Etxea eraikinean.