Anarkismoaren historiaren aurkezpena

Guaixe 2011ko abenduaren 1a

Juantxo Estebarantzek liburura eraman du euskal anarkismoaren historia. Breve historia del anarquismo vasco liburuak anarkismoaren lehen mugimenduetatik XXI. mende hasierara arteko eboluzioa aztertzen du. Katalunian eta Espainiako zenbait eremutan arrakasta handiagoa izan bazuen ere, anarkismoak presentzia nabarmena izan zuen Euskal Herriko zenbat lekutan ere, esaterako, Nerbioiko ezker aldean, Pasaiako arrantzaleen artean, Eibarren eta Gasteizen. Juantxo Estebarantzek euskal anarkismoaren historiaren hautsak harrotu ditu eta gogora ekarri ditu historia ofizialak estali dituen zenbait datu: Galo Diez militante anarkista eibartarra, Gasteizko mugimendua, Arabako hegoaldeko matxinadak... Haien berri emanen du liburuaren aurkezpenean.