Zelandin euskararekin bat

Guaixe 2011ko azaroaren 30a

Zelandi ikastetxe publikoko hezkuntza komunitate guztia euskararekin duten konpromisoa sinadura bidez adierazi du. Hala egin dute ikasleek, irakasleek, langile eta gurasoek. Den-denek bat egin dute euskararen erabilera indartzeko kanpainarekin. Guztia pankarta batean jasoa gelditu da. GutunaZuzendari agurgarria:Maria da nire izena eta lehen hezkuntzako 4. mailan nago, Zelandi ikastetxe publikoan. Gutun honen bitartez, gure eskolan egin dugun ekintza interesgarri baten berri eman nahi diet zure aldizkariaren irakurle guztiei. Orain dela 4 urte euskararen erabilera sustatzeko "Euskara Proiektua" martxan jarri genuen. Aurten, konpromisoa egingo dugu berriz ere pankarta handi batean gure sinadurak jarriz. Ikasturte honetan gurasoek ere parte hartzeko aukera izanen dute. Haur hezkuntzako estalpean jarriko dugu "Sinaduren pankarta". Parte hartzera gonbidatzen zaituztegu!AdeitasunezMaria