Erkuden De Andres NAEn

Guaixe 2011ko abenduaren 2a

Madrileko Los Hedonistas antzerki konpainiak Nafarroako Antzerki Eskolako Festa jaialdian antzeztuko du domekan, 20:00etan. Antzerki taldeko kide da Erkuden de Andres Imaz. Altsasuarrak laguntzaile berezia izanen du eszenatokian: Rosario Prim amina. Los Hedonistas taldeak zahartzaroari buruzko Cuerpos dejan cuerpos antzezlana ekarriko du. Antzezlan berria prestatzen ari zirela, adineko pertsonekin bizi izan ziren 10 hilabetez Madrileko zahar etxetan. Hortik sortu da antzezlan sakona. Obra antzezten dute hiri guztietan inguruko adineko pertsona baten laguntza izaten dute. Kaleko pertsonak, aktore ez direnak interesatzen zaizkie. Domekan, Rosario Prim altsasuarrak hartuko du paper hori. Erkuden de Andres altsasuarrak Nafarroako Antzerki Eskolan egin zituen antzerki ikasketak. Gaur egun Madrilen bizi da. Antzezle izateaz gain, antzerki klaseak ematen ditu. Altsasuarrak "krisia antzerkiak baztertzeko aitzakia ez izatea" eskatzen du.