Ongi etorri Otto M. Schwarzen mundura

Guaixe 2011ko abenduaren 2a

Haize Berriak bandak, metal boskoteak eta tronpeta bakarlariak Austriarraren musika aurkeztuko duteHaize Berriak banda Iortia kultur guneko eszenatokira igoko da abenduko zubiaren amaieran. Kontzertuak hiru harri bitxi izanen ditu: Otto M. Schwarz banda eta zinema-musikako Europako musikagile ospetsua, Sakanako bandak eta Pentaphonia Brass bandek eskatutako obraren mustutzea eta Frits Damrow Holandako tronpeta bakarlari bikaina. Goren gorenean dauden musikariak entzuteko aukera eskaintzen digu Sakanako bandak. Ezin dugu alferrik galdu.Haize Berriak taldeak bandarako musikaren sorkuntzari emandako bultzada ezaguna da. Azken urteetan zenbait obra enkargatu eta mustu ditu, besteak beste, Vicent Egea, Carlos Etxeberria edo Margarita Lorenzo de Reizabalenak. Aurten anbiziosoagoak izan dira eta Europako banda eta zinema musikagile ospetsuenarengana jo dute: Otto M. Schwarz-enengana. Enkargua Haize Berriak bandak eta Pentaphonia Brass metal boskoteak batera egin dute. Beraz, lehen aldiz, banda eta bakarlariendako obra eskatu dute. Horrela sortu da Schwarz-en Brasserie obra. Bi musika taldeak Otto M. Schwarz-en obra mustutzeko irrikan daude. "Emanaldiak musika gose direnak aseko ditu" iragarri du bandako zuzendari Luis Orduñak. Obra berria banda musikarendako Europako argitaletxe nagusiak kaleratuko du, De haske etxeak. Kontzertuko bigarren protagonista Frits Damrow, munduko tronpeta bakarlari onenetakoa da. Haize Berriak bandaren eta metal boskotearen hitzetan, "ohore handia da maila horretako tronpeta bakarlariarekin batera jotzea".Haize Berriak bandak, Pentaphonia Brass metal boskoteak eta Frits Damrow tronpeta bakarlariek plano sonoro kontrasteekin jolas eginen dute. Hiru taldeek Otto M. Schwarzen musika dastatzeko aukera errepikaezina eskaintzen ditugu. PROTAGONISTAKOtto M. Schwarz: Haize Berriak bandak Austriako konpositorearen kontzertu monografikoa eskainiko du. Europako banda- eta zinema-musika konpositore nagusietakoa da. Musika ikasketak Vienan egin zituen. Izen handiko bandekin lan egin du eta film arrakastatsuak musikatu ditu. Bere obrak mundu osoan jotzen dira. Musikagileak hitzaldia eskainiko du abenduaren 10ean, larunbatean, 18:30ean, Altsasuko Iortia kultur gunean. Zuzenean ezagutzeko aukera paregabea da.Frits Damrow: Holandarra munduko tronpeta bakarlari ezagunenetakoa da. Amsterdamgo Royal Concertgebouw orkestrako bakarlaria da 1991tik. Bertan zuzendari ezagunenekin jo du, munduko biratan parte hartu du eta zenbait grabazio egin ditu. Tronpeta bakarlari moduan munduko hamaika herrialdetan entzun dute: Alemanian, Errusian, Japonian, AEBetan, Mexikon...Holandarra eta Valentziako Luis Gonzalez Haize Berriak bandak antolatutako II. Nazioarteko Tronpeta ikastaroko irakasle izanen dira. Plaza guztiak bete dira. Estatu osoko goi mailako 16 tronpeta ikaslek eman dute izena. Interesatuak entzule modura joan daitezke.Pentaphonia Brass: Metal boskotea 2005ean sortu zen Nafarroako Pablo Sarasate kontserbatorioko ganbera-musikan. Taldea Iñigo Remirez de Ganuza (tronpeta), Daniel Sanchez (tronpeta), Ion Napal (tronpa), Victor de Andres (tronoboia) eta Iñigo Guenbek (tuba) osatzen dute. Boskote berritzailea da eta Nafarroa osoan jo du.