Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurrekotan bezala, aurten ere eguberrirako Herri Denda zabalduko da. Altsasuko Foru plazan izanen da eta hantxe herri mugimenduek haien salgaiak jarriko dituzte. Herri Dendako antolatzaileek jakinarazi digutenez, "aurtengo eskaintza inoiz baino zabalagoa izango da, kolektiboek izugarrizko ahalegina egin baitute material aintz eta berritzailea bertaratzeko". Hala, sasoi ezberdinetako arropa, eskoletako materiala, DVD-ak, egutegiak eta beste hainbat gauza egonen dira salgai. Herriko eragileen produktuak erosiz, haien proiektu eta helburuak aurrera ateratzen laguntzen dela nabarmendu dute antolatzaileek. Dendaren ordutegiaAbenduaren 12tik ilbeltzaren 4ra. Astegunetan, 17:30etik 20:00tara. Asteazken eta larunbatetan, 12:00tatik 13:30era. Aurreneko egunean mustutze ekitaldi berezia eginen da.