Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Haize Berriak bandak Otto M. Schwarzen musika aurkeztu du asteburuan Altsasun. Austriarra Europako banda- eta zinema-musikagile ospetsuenetakoa da. Horregatik, zuzeneko musikaz lagundutako film animatuak eman zion hasiera kontzertuari. Otto Schwarzen musikak Vuelta al mundo en 80 días abenturan murgiltzen lagundu zuen, indioen, trenaren, sugeen eta bestelakoen soinuak ekarriz.Kontzertuak Haize Berriak bandak eta Pentaphonia Brass metal boskoteak enkargatutako Brasserie obrarekin jarraitu zuen. Obra ederrean bat egiten dute melodia errazek, erritmiko gogorrek eta soinu bolumen handiko pasarteek. Metal boskotearen eta banda osoaren arteko elkarrizketarendako tarteak egon ziren. Beste behin ere Sakanako bandak maila bikaina erakutsi zuen.Emanaldia agurtzeko, Frits Damrow Holandako tronpeta bakarlari bikainaren laguntza izan zuten. Trumpet Town obrak agerian utzi zuen birtuoso handiaren gaitasuna.Beste behin ere Haize Berriak bandak leporaino bete zuen Iortia kultur gunea, larunbateko eta igandeko kontzertu bikoitzean. Entzuleek Haize Berriak bandaren oparitxoa izan zuten: Nostradamus obra ederra. Altsasuko antzerki tailerrak Otto M. Schwarzen musika sakandarrei hurbiltzen lagundu zuen.Haize Berriak bandaren kontzertuak amaiera eman dio II. Nazioarteko Tronpeta Ikastaroari. Asteburu osoan zehar goi mailako tronpeta ikasleen bilgune izan da Altsasu. Ikasleek Frits Damrow eta Luis Gonzalez maisuekin lan egiteko aukera izan zuten.