Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aste honetako Testu Bazkak Joan Mari Irigoienen lana ezagutzeko aukera dakarkigu. Literatura zaleak Ur arreak, ur garbiak lanera hurbilduko dira. Urpean geratu den herriaren istorioa kontatzen du. Testu bazka lagun-artean egindako irakurketa da. Testu labur bat irakurri eta ondoren, saioaren gidariak proposatutako galderen bidez, guztien artean, testuari zukua ateratzen saiatzen dira. Ez dago etxeko lanik eta saio guztiak independenteak dira.Kima euskara taldeak literaturaren berora biltzeko deia egiten du. Interesatuek izena eman behar dute abenduaren 13rako, udal liburutegian, Itsasi euskaltegian edo altsasuneuskaraz@euskalerria.org helbidean.