Hodei Mazkiaran Kolonbiatik bueltan

Guaixe 2011ko abenduaren 13a

Hilabete hasieran Hodei Mazkiaran Calira, Kolonbia, bidaiatu zuen parte hartzen ari den Munduko kopako bigarren txandan lehiatzeko intentzioekin. Txirrindulari altsasuarra gogotsu aritu zen eta 10’366 denbora egin arren, azken lasterketan 4 segundo-milarena falta izan zitzaizkion 16 onenen arte sartu ahal izateko. Aipatu beharra dago Caliko lasterketa honetan munduko txirrindulari onenek parte hartu zutela, hala nola, Alemania, Errusia, Frantzia eta azken aldia ezustekoak ematen ari den Zelanda Berriko selekzioa.Txanda hauek oso garrantzitsuak dira, heldu den urtean Londresen ospatuko diren Olinpiadetan parte hartu ahal izateko puntuagarriak direlako, horregatik goiko postuetan sailkatzea garrantzitsua bada ere, are garrantzitsuagoa da punturen bat lortu ahal izatea.Hurrengo lasterketa urte hasieran izango da, Beijinen, ilbeltzaren 13tik 15era.