Murrizketen kontra, batzarra

Guaixe 2011ko abenduaren 13a

Aurrekontu parte-hartzaile eta sozialen aldeko herri ekimenak larunbatean Iruñean manifestazioa deitu du. Nafarroako Gobernuak heldu den urteko aurrekontuetan egin nahi dituen murrizketak salatu nahi ditu ekimenak. Manifestazio hori prestatzeko gaurkoan asanblada dago deituta Altsasun. Gure Etxea eraikinean izanen da, 19:00etan bertara joateko deialdia egin dute. Bestalde, larunbatean, manifestazioaren deitzaileek sakandarrak Iruñera auto-karabanan joateko dei egin diete. Auto ilara 15:00etan abiatuko da Altsasutik eta herriz-herriko bidea eginen du Iruñera iritsi arte. Cuatro Vientos-en geldituko dira gero, jende zutabe bat handik oinez Antoniutti parkera joateko, han hasiko baita manifestazioa.